Uztailaren 19tik 22 arte Leitzan eta Lekunberrin, Prebentzioko Programako hezitzaileak,14-16 urteko gaztetxoentzat antolatutako sexualitateko tailer bat egin behar genuen. Tailerra ezabatu egin behar izan dugu, partaide faltagatik. Eta nere galdera: zergatik ez dira etorri?
Ez dut pentsatu nahi nahiko dakitelako dela. Hau honela izango balitz ez nizueke aurreko erreflexio hau aipatuko:
“Antziñako enziklopedietan irakurri genezake bizitzaren definizioa: “jaio, ugaldu eta hiltzen den izaki baten inguruabarra”. Baino argi dago bizitzaren miraria ez dela zehaztapen hortan bukatzen. Izakien artean ematen dira informazio, materia eta energia elkar trukeak bizitza sortu arazteko.
Elkar truke horren barruan sexualitatea deitzen duguna garatzen da, superbibentziarako estrategia bezala.
Horregatik ugalketa sexulitatearen funtziorik nabarmenena da, baina ez bakarra: elkar harremanetarako eta plazerra sentitzeko era bai beharrezkoa da.
Eta guk gure burua ezagutu nahiean, ba aldakigu jarrera hontan zer den genetikoa eta zer den kulturala? Pentsa dezagun adibidez, gizonezko batzuk bere bikoteei ematen dizkieten tratu txarren kasuan. Animalkeri bat bezala jokatzen dugu, eta kasua da animaliek ez dutela halako traturik ematen. Orduan esan genezake emakumeek sentitzen duten apalketa kukturala dela eta ez biologikoa. Amodio pasioarekin kontrakoa gertatzen da, berriro gure intuizioak konfunditzen gaitu. Izaki guztietan badirudi barruko inpulso bat dagoela gure bikotearekin harremak edukitzea bultzatzen gaituenak, seguraski espezieren biziraupenarekin jarraitzeko. Gizakiok fantasiarekin, erotismoarekin adornatzen dugu sexualitatea, baina funtsean kimikoa den gauza bat da”. (Jordi Llompart eta gehiago Seres y Estrellas, liburutik aterata.)
Orduan, honek zera esan nahi du: gizonezkoek emakumezkoekin desberditasun kulturalak dauzkagula bereziki, baina erantzun kimiko berdinak? Autore hauen iritziz hala dirudi, eta zuk zer pentsazen duzu?.
Teresa Martínez
Drogamenpekotasun Prebentzioko Programako hezitzailea
Oinarrizko Gizarte Zerbitzuko Leitzako Mankomunitatea