“Pañulo" gorria ez dakit noiztik, eta Umore Onako blusa berdea 1959an Peña sortu zenetik, gure herriko fiesten sinboloak izan dira.
Lepoko zapia aspaldi samar eta blusa azken bospasei urtetan, ia desagertu egin dira Amabirjinetako paisaiatik Peñaren eguneko salbuespenarekin. Beti bada aitzakiren bat horretarako: ni hortako zahartu nuk,traba itten tzeak,krixton beroa ematten dik...
Gure inguruko herri askotan, Leitza, Lesaka e.a. festazale gehienek egunero janzten dute blusa, eta han ere bero egiten du festatan. Beraz,beste arrazoiren bat egonen da tartean,baina zein? pasotismoa? utzikeria? "goizutartasun"faltea?
Hurrengo pausoa nortasun propiorik gabeko Amabirjinak antolatzea izan liteke,eta horrek, nere ustez, oraindik haundi diren fiesta hauen heriotza ekarriko du.
Euskaldun sentitzen garenok ongi dakigun bezala, SINBOLOAK herri baten, eta hemen aipatzen ari garen kasoan, fiesta batzuen nortasunaren adierazle dira.Etsaiek badakite ederki hau. Ez gaitezen beraz, hainbeste maite ditugun fiesten etsai bihurtu, bestela hil eginen ditugu. Erabil ditzagun abuztuaren 14tik 18ra "pañuloa" eta blusa hauek ere gure sinboloak dira eta.
Probentxio