Antonio Alustiza 6.aldiz artzai txakur egunean bere lau urteko txakur Argirekin txapeldun atera zen Uharten Arakilen. Honek Nafarroako ordezkari gisa parte hartzeko aukera ematen dio hilaren 18an Bizkaiako Berriz herrian ospatuko den lehiaketan eta baita handik zazpi egunera Oñatin ospatuko den nazioarteko lehiaketan ere. Txapelaz gain Uharte Arakileko Udalaren saria, 190€, txanpaina eta sari espezial bat jaso zituen. Ea zortea izaten duen beste lehiaketetan ere.