Aimar Olaizolak botatako itxaferoak eman zien hasiera ofiziala aurtengo Amabirjinei, baina ordurako motorrak ederki berotuta zeuden festazaleak bezperako Gazte Egun arrakastatsuari esker. Larunbatean hasitako eromena zazpi egunez luzatu zen, seigarren ediziorako usadioa bihurtu den Sagardo Egunarekin bukaera eman zitzaielarik aurten ere haundi izan diren Amabirjinei.
Abuztuko festen aipamenarekin bukatzeko, goizuetar eta kanpotar erruz elkartu ziren Artikutzako Sanaustin eguneko erromerian.