Lau terdiko azpitxapeldun final bikaina jokatu ondotik

Aitor AROTZENA 2007ko urt. 4a, 11:15

Abel Barriola Utzitako argazkiak

Abel Barriola leitzarra EPELek antolatutako lau terdiko txapelketako azpitxapeldun izan zen. Abenduaren 17an Gasteizko Ogeta pilotalekuan jokatutako finalean 21-22 galdu zuen Irujorekin. Leitzarrak partidu bikaina egin zuen, bere errekuperazioa erabatekoa dela erakutsiz. Barriola 7 -14 aitzinetik izan zen, baina sakez falta egin zuen eta hortxe hasi zen Irujoren suspertzea. 20 eta 16 aitzinerik jarri zen Iberokoa eta partida erabakia zegoela zirudien. Baina berriz ere Barriolak hogeina berdintzea eta 20-21 aitzintzea lortu zuen. 22garrena ere eskura izan zuen leitzarrak, baina bolea errexa txapapera joan zitzaion. Hogeitabanakoarekin edozer gerta zitekeen baina tantoa Irujoren alde erori zen. Gazi-gozo sentsazioa utzi zion finalak Barriolari. Gazia, finala galdu zuen moduagatik eta gozoa, berriz ere goi mailan aritzeko moduan dela erakutsi zuelako.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun