Pablo Feo leitzarrak, 2007.urteko egutegi berezi bat argitaratu berri du. Leitzako bi liburudendetan eskuragarri dagoen egutegi honetan, Pablok Leitzako hainbat etxetan ikus daitezkeen ate berezi batzuk jarri ditu ikusgai. Lan hau osatzen duten ate guztiak desberdinak dira. Denak nola denak berezi egiten duten desberdintasun propio bat daukate eta orokorrean, guztiek emaitza bezala; lan bereizi, original eta koloretsu bat islatzen dutela aipatu daiteke.