Pelikula herrian grabatuko da

Joseba URKIOLA 2007ko urtarrilaren 4a

“La buena Nueva” Helena Taberna zuzendari nafarrak 2007.urteko udaberrian grabatuko duen luzemetraia, Leitzan egina izango da. Pertsonaia garrantzitsuenen paperak jada banatuta badaude ere, abenduaren 11 eta 12an, Helena Taberna eta bere ekoizpen taldekoek kasting batzuk burutu zituzten udaletxeko areto nagusian eta Amazabal Institutuan. Helburua luzemetraia osatzeko figuranteak aurkitzea zen eta horretan saiatu ziren gerturatutako herritar guztiak.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun