Urtero bezala Olentzero izan da Gabon jaiei hasiera eman diena. Abenduaren 24ean Olentzero su artifizial batzuk zeruratu ondoren arratsaldeko zazpiak aldera etorri bazen ere, etxeko txikienak gurasoak bizkartzain hartuta eguerdi partean hasi ziren Olentzerori behar bezalako ongi etorria egiten. Goizeko ekitaldi honen ondotik eta herri guztia kantuz eta ilusioz zipriztindu ondoren, arratsaldeko hitzorduan Olentzero ikusi eta agurtzeko aukera eduki zuten herritarrek eta haurrek berriz, beren opariak eta nahiak eskatzeko aukera izan zuten. Olentzero eta bere laguntzaileez gain, herriko Bertso Eskolako hiru bertsolarik eta Asketa abesbatzak arratsalde hotzari berotasuna eskaintzen saiatu ziren. Horretarako Unai Elizasu, Inaxio Perurena eta Miguel Mari Elosegik bertso bana abestu zuten eta Asketa abesbatzeko kideek berriz, hainbat eta hainbat Gabon kanta ezagun.