Abenduaren 15ean, ostiralarekin jokatu zuten 16 bikotek kontzejun antolatutako mus txapelketa. Parte hartzea bikoteko 12 euro kosta zitzaien eta goiz-aldera arte jokoan ibili ziren. Txapeldunak Mª Jesus Zabala eta Esther Legarreta izan ziren, hauen saria eguberritako zestua banatzeko eta litro terdiko txanpain botila bakoitzarentzat. Bigarrenak, Roke Ansa eta Antton Mari Ansak, bina txuleta eta bina botila txanpain eta hirugarren bikoteak Goizuetako Tomasenak eta Eustakitok ardoa eraman zuten. Lan bikaina egin zuten Emaitz eta Enkarnik hamar eguneko oporraldiari txikiari hasiera eman aurretik.