ekitaldiak izan ditugu egunotan: herria apainduta, plazan jaiotza, olentzero buseko paradan (aurten geldirik, mugitu gabe), gabon egunean olentzeroren etorrera, umeei opariak eta ilusioa ekarriz, eta honen aurretik herriko haurrak Jaione Olazabalen musikarekin etxez etxe eskean ibili ziren. Aurtengoan 451 euro bildu zituzten eta aurreko urtean bezala, Nikaraguako haurrak apadrinatuko dira. Lehengo urtean bi egin ziren eta aurtengoan, diru gehiago bildu denez, hirugarren bat. Umeek egindako ekitaldia da baina, azken finean, Aresoko herriaren izenean apadrinatu dira. 2007.urtean bizitza hobea izango dute hiru haurtxo horiek. Eskerrik asko denei!