Altsasuko enkantea

Esteban AROTZENA 2007ko urtarrilaren 4a

2004ean markatutako hiru pinu lote eraman zituen herriak abenduaren 15ean Altsasun burututako enkante bateratura, baina ez zen alerik saltzea lortu, ezta bigarren deialdian hasierako prezioa %10ean jeitsi zenean ere. Hau ikusirik, Goizuetako ordezkariek subastatik erretiratu egin zituzten loteak, hirugarren deialdira (%20ko jeitsiera) aurkeztu gabe, alegia. Ondorengo asteetan aterako omen ditu Udalak enkantera berriz, hiru mendiak, baina oraingoan bere kasa.

Hauek direla Altsasura eramandako herriko matarrasak: Zumarrenea, 3.036 metro kubiko, 144.573 euroko prezioan; Ikatzola, 6.543 metro kubiko, 261.733 eurotan: eta Easporru, 5.293 metro kubiko, 182.261 eurotan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun