Kultur Etxearen proiektua aurkeztuko du Udalak Iruñean

Esteban AROTZENA 2007ko urtarrilaren 4a

Zinea kokatua dagoen lekuan eraikiko litzateke

Kultur Etxearen proiektua ondorengo egunetan aurkeztuko dio Udalak Nafarroako Gobernuari, honek horretarako luzatutako deialdiari erantzunez.

Udaberrian hasi omen zen udala gai honetaz hitzegiten Iruñeko Kultura Departamentuarekin. Urrian jaso zen hango berria, proiekturako 15.000 euroko dirulaguntza onartu zutela esanez, hain zuzen. Epea berriz, oso estua zen, 2006. urtearen barrenean bukatu behar baitzen egitasmoa. Jon Uitzi zinegotziak esan zigunez, honek asko baldintzatu ditu korporazioaren asmoak, herriko erakunde guzien iritzia jaso nahi baitzuten proiektua egin aurretik.

Balizko Kultur Etxeari buruzko xehetasunik ez daukagu oraindik. Esan dezakegun bakarra zera da: gaur egun zinea kokatuta dagoen lekuan eraikiko litzatekeela areto berria, eta herriko premia guziei aurre egiteko haina leku izanen lukeela bere baitan.

Dena den, Uitzik esandakoaren arabera, ez omen da komeni dagoeneko ezkilak jotzen hastea, egitasmoa subentzionatzeak ondorengo obrarako dirulaguntzarik ez baitu ziurtatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun