Urteak igaro dira udalaren deialdiari erantzun paregabea emanez larrialdietarako bolondres taldea herrian osatu zenetik. Taldekide askok A.T.A. (Asistente Técnico de Ambulancia) ikastaroa egin zuten, baita ederki hornitutako anbulantzia ekarri ere herrira, Nafarroako Gobernuak eta udalaren artean erosita. Urteak igaro ahalean, eta hainbat arrazoi medio, jendez murriztu egin da ATA talde hori, eta horren ondorioz, zerbitzuan hutsuneak ematen dira, ez baita egun eta ordu guztiak betetzeko hainbeste jende taldean. Beraz, bolondresak behar omen dira herriari behar duen bezalako zerbitzua eskaintzekotan. Informazioa nahiko luketenek edo, besterik gabe, izena eman nahi dutenek, bulego orduetan udaletxera joan beharko dute.