Gazpillozuloko erreka bideratzeko lanak astelehenean hasiko dituzte. Herriko errotondan konponketak egin behar dituzte, eta zeharbidea libre uzteko autobus paradak lekuz aldatzea erabaki du Udalak. Manuel Lasarte kalean kokatuko dira, Landa Hostala eta Guria Tailerraren parean. Beraz, Roncalesa edo Leitzaran hartu nahi duenak hara jo dezala.
Duela aste pare bat urak gainezka egin zuenez, hau berriro gerta ez dadin lehenbailehen hasiko dira lanak.