Kantu Txapelketa

Joseba URKIOLA 2006ko abenduaren 5a

Amaiera ona eman diote Leitzako ordezkariek aurtengo Nafarroako Kantu Txapelketari. Lehen sailkapen fasea igaro ondoren, Maddi Olano eta Birginia Mariezkurrenak osatutako bikotea eta Itziki Xalauk taldea azaroaren 18an Lekunberriko 31 Aretoan ospatu zen finalean protagonista izan ziren. Herriko ordezkariek ez dute inolako saririk eskuratzeko aukerarik izan, baina partaideek esan digutenaren arabera “gustura” dira Lekunberrin eta orokorrean aurtengo Txapelketan eginiko lanarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun