Jende ugari bildu zen Euskararen egunean. Eguraldiak ez lagundu arren, ekitaldi guztiak bete ziren. Hasteko taloak izan ziren, herritarrek prestatuak. Ondotik, kalejira egin zen txistulari eta trikitilariekin. Bazkaldu aurretik herriko gaztetxoen pilota partidu bat jokatu zen: Anartz Olano eta Mikel Onsalo, Xabi Eraso eta Joxerra Aldaregiaren kontra. Irabazleak Mikel eta Anartz suertatu ziren. 14:30ak aldera, herri bazkaria izan zen Pake-Toki elkartean eta tripak bete ondoren, musikaz gozatzeko aukera izan zuten Jaione Olazabal eta Jon Gurrutxagarekin. Arratsaldean, Kixaka antzerki saioa izan zen eta bukatzeko txokolatea bizkotxoarekin hartu zuten.