Orain arte bolondresen lanari esker aurrera atera den Goxali haurren txokoak sakoneko aldaketekin ekin zion urriaren 16an 2006-07 ikasturteari. Aipagarriena, magisteritzan diplomatutatako Alaitz Eskudero dela arduradun bakarra astean lau orduko kontratuarekin.
Astelehenero eta ostiralero elkartzen dira 17:00etatik 19:00etara bitarteko ordutegian, Haur Hezkuntzatik hasi eta DBH-4 maila bitarteko neska-mutikoak. Astelehenetan jolas gidatuak eta eskulanak egiten dituzte, eta ostiraletan berriz, beste hainbat aktibitatetan igarotzen dituzte bi orduak. Hilabetean behin, haur txikienak eta beraien gurasoak izaten dira partaide, eta adin horretarako egokiak diren jolasak antolatzen dira.