Gazpillozuloko erreka bideratzeko lanak laister hasiko dituzte

Utzitako argazkiak 2006ko abenduaren 6a

TTIPI TTAPA

Nafarroako Gobernuak larrialdietarako lana bezala izendatu eta diru laguntza eman du

Aurreko astean euriaren ondorioz ezbehar ugari gertatu ziren errotondaren inguruko hainbat bajeratan. Martxoan berria egin arte, aste honetan Nafarroako Gobernuko Lan Publikoen zuzendariarekin bildu da alkatea, Patxi Saenz, larrialdiko obra bezala izendatu eta honela diru laguntza jasotzeko. «Nafarroako gobernuak baiezkoa eman du eta momentuz helburu nagusia azpitik pasatzen den erreka bideratzea da». Obra honek duen lehentasunarengatik, Udalaren asmoa lehenbailehen amaitzea da, hau da, gabonetarako, aurreko astean gertatutakoa berriro gerta ez dadin.rreko astean gertatutakoa berriro gerta ez dadin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun