<strong>La buena nueva</strong> filmerako jendea behar dute

Utzitako argazkiak 2006ko abenduaren 5a

2007ko udaberrian Helena Taberna zuzendariaren hurrengo pelikula filmatuko da, La buena nueva. Filma grabatzeko Leitza eta inguruneak aukeratu dituztenez, pelikulan parte hartzeko deialdia zabaldu dute Lamia producciones-etik. Adin guztietako jendea behar dute, figurazio moduan pelikulan parte hartzeko. Datorren abenduaren 11n, astelehenarekin, kasting bat antolatuko dute udaletxean.

Bertan izanen dira goizeko 11:00etatik arratsaldeko 20:00etara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun