Drogaren inguruko hitzaldiak Gaztetxean

Utzitako argazkiak 2006ko azaroaren 28a

Drogaren munduaren inguruan hitz egiteko hiru hitzaldi antolatu dituzte herrian. Lehenengoa ostiralean izan zen, Gaztetxean, eta Askagintzako bi ordezkari etorri ziren bertara hurbildu ziren gazteekin hitz egiteko. Ostiralekoa ez zen ohiko hitzaldia izan, bere helburua elkarrizketa baitzen, aho bakarreko hitzaldia baino.

Horretarako hizlariak hainbat galdera egin zituen, gazteek erantzun zitzaten. Hartu-eman honetan oinarrituta, hiru galderen inguruan antolatu zuen elkarrizketa: Zertaz hitz egiten ari gara, zeintzuk dira arazoak eta zeintzu alternatibak.

Abenduan drogen inguruko beste bi hitzaldi izanen dira, 1ean eta 16an.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun