387 ikaslek hasi dute 2005-06 ikasturtea herriko bi ikastetxetan, Erleta eskola publikoan eta Amazabal institutuan.
Erleta eskolan 188 ikasle hasi dira, horietatik 75 Haur Hezkuntzan (3tik 5 urtera) eta eta 113 Lehen Hezkuntzan (6tik 11 urtera). Lehen aldiz eskolan hasi diren 3 urteko haurrak 28 dira aurtengoan. Neska-mutiko hauetaz arduratzeko 21 irakasle izanen dira.
Amazabal Institutuari dagokionez, 199 ikasle arituko dira aurten Batxilergoa eta Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza ikasten, iazko kopuru berbera. Erletatik eta Aresoko eskolatik 28 ikasle berri etorriko dira eta Araitz aldetik eta Goizueta eta Aranotik beste 16 neska-mutiko mugitu beharko dira egunero, DBHko 3. maila egitera. 33 irakasle izanen dira aurten Amazabal institutuan.