Herenegun, Nafarroako II. Mailako Txapelketako finalean jardun zuten lau aizkolarietan onena izan zen Leitzako Jon Rekondo, eta txapela jantzi zuen. Beraz, heldu den sasoian Lehen Mailan ariko da gaztea. Ostiralean 18 minutu behar izan zituen bost egurrak ebakitzeko. Ondoren, Mindegia, Amillano eta Juan Telletxea sailkatu ziren.
16 urterekin hasi zen aizkora munduan, eta denbora gutxian Lehenengo Mailara igotzea lortu du. Hala, Doneztebeko ferietako herri kirola jaialdiaren barruan jokatu zen finalean faborito ez bazen ere, bera izan zen irabazlea diferentzia nabarmenarekin gainera. Hemendik aurrera, puntako aizkolariekin lehiatuko da plazetan.