Kultur astea

Mikel ILLARREGI 2006ko azaroaren 21a

Joan den larunbataz geroztik, martxan da aurten antolaturiko astea. Dena den oraindik asteburu luzea dugu gozatu ahal izateko. Ostiralean, ekainak 6, 11:30etan antzerkia eskolan. 22:30etan «Biblia osoa gutxi gora behera» antzerki emanaldia zineman. Ekainaren 7an, larunbata, Mikel Markez eta Pako Arestiren Kantaldi errezitala izanen da zineman. Igande eguerdian herriko koadrilen arteko herri kirolak Esaitek antolatuta, plazan. 13:00etan kalejira erraldoiekin eta 14:30etan Herri bazkaria plazan Jarauta 69 txarangarekin. Egun osoan taloak salgai.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun