Eta hauteskunde hauen ondotik, alkatetza noren esku?

Mikel ILLARREGI 2006ko aza. 21a, 14:00
Udal hauteskundetan zerrendarik bozkatuena legez kanpo dagoela kontuan hartuz, UPNk bost zinegotzi Aralarek lau eta EAk bi eskuratu dituzte. Ekainaren 14an erabakiko da zein den alkate. Utzitako argaz

Hau irakurtzen duzuenerako alkatetza noren esku egonen den argi egon daiteke, baina oraingoz, behinik behin posibilitate ezberdinak aukeran daude. Hauteskunden emaitzak jakin ondoren, honako banaketa ikusten da;

Larrain plataforma; 526, UPN; 497, Aralar; 485, EA; 284, Abstentzioa; 688. Hau 2.573ko zentsoa dela jakinez. Jakina da baita ere, herriko plataforma, Euskalerriko beste hainbat eta hainbat bezala, jokuz kanpo utzi dutela eta horregatik, zinegotzien banaketa "ofiziala", beraiei dagozkienak kontuan hartu gabe direla. Hau horrela, UPNk 5 zinegotzi eskuratzen ditu, Aralarrek 4 eta EAk 2. Bestelako sorpresarik ez bada edo beste erizpiderik hartzen ez bada behintzat, hiru alderdi hauen artean, erabakiko dute alkatea nor den. UPNko alkategaiak, komunikabideetan, nahiz eta botatuena bere taldea izan, beste bien arteko koalizoa ikusten du posibilitate moduan. EAko alkategaiak, Larrainek ateratako botoak garbi ikusten ditu, baina UPNk ateratakoa ere bai. Beraz, azken momentu arte zalantza.

Esan beharra dago, hauteskundetako jarraipenerako udalak aukeratutako lau ordezkarietatik bik ezin izan zutela parte hartu, Estatuko ordezkariak Nafarroan debekatu egin zielako, Euskal Herriko beste toki batzuetan bezala.

Bitxikeriak. Bitxikeriak?

Aspaldian komentatu izan da, Leitzan «zorioneko» loteria egokitu zenez geroztik, beste gauzen artean, ibilgailuak nagusitu egin zirela. Horregatik edota beste arrazoiengatik hona beheko koadroan zenbaki kuriosoak: 2002.urtean, 255 ibilgailuei eman zioten baja eta 298ri alta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun