Aurrerako jubenilek hasiera ederra burutu dute

Joseba URKIOLA 2006ko azaroaren 13a

TTIPI TTAPA

Aurrera futbol taldeko jubenilek ere ekin diote denboraldi berriari. Urte batzuen ondoren, Aurrera futbol taldeak lehengo urtean osatu zuen berriro ere jubenilen taldea. Aurtengo denboraldiari, beraz, esperientzia apur bat bizkar gainean daukatela ekin diote. Orain arteko emaitzak oso onak izan dira. Jokatu dituzten partida guztietatik bakarra galdu dute eta beste guztiak berriz, irabazi. Momentuz sailkapeneko lehen postua berena da. Haserako helburua lehengo urtean lortutako 23 puntuak eskuratzea bazen ere, badirudi hori laster beteko dutela eta bestelako helburu batzuetan pentsatzen hasteko moduan izango direla. Honi lotuta esan, Aurrerako lehen taldekoak ere denboraldi bikaina gauzatzen ari direla. Hauek ere partida gehienak garaipenekin amaitu dituzte eta sailkapeneko bigarren postuan sendo diraute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun