Vanpac enpresak su hartu du

Joseba URKIOLA 2006ko aza. 13a, 12:59
TTIPI TTAPA

Urriaren 31ean herriko sarreratik gertu dagoen Vanpac papera birziklatzeko lantegiak su hartu zuen. Vanpacen egoitza sutan zegoela abisua eman zuen herriko kamioilari batek. Leitzako suhiltzaile bolondresak joan ziren, baina ordurako lantegiak dauzkan bi zati handietako bat erabat kiskalita zegoen. Han aritu ziren Iruñeko suhiltzaileak etorri arte. Sute honek enpresari kalte material handiak eragin dizkio. Honetaz gain, Iruñeko suhiltzaile profesionaletako bati suak hartutako paper mordo pisutsu bat gainera erori zitzaion, eta pelbisa eta izterrezurra hautsita dauzka.

Aipatu behar da Vanpac enpresan lan egiten zuten 15 langileen egoera ere kaltetua geratu dela. Langileetako batzuk, enpresak berak Adunan daukan egoitzara joango dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun