Zinea hasi da

Joseba URKIOLA 2006ko aza. 13a, 12:58

Hasi dira 2006-2007ko zine emanaldiak. Urriaren 20ean eskaini zen lehen filma. Urtero bezala pelikula bakoitzeko bi emanaldi eskainiko dira. Ostiralean gaueko 21:30ean eta igandean 19:30ean. Umeei zuzenduriko emanaldiak ere hasi dira. Lehen saioa urriaren 28an izan zen eta “Alhambrako Printzea” filma eskaini zuten. Pelikula hauek igandetan 17:00etan eskainiko dira. Film hauek, ordea, ez dira astero-astero eskainiko. Atakabeltza gaztetxean ere ostegunetan pelikulak eskaintzen hasiko dira.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun