Euskararen alde elkarlanean segitzeko asmoa

Joseba URKIOLA 2006ko aza. 13a, 12:58

Azaroaren 10ean agertu zuten herrian Kontseiluak, UEMAk eta Iparraldeko Mankomunitateak

Kontseiluak, UEMAk eta Iparraldeko Mankomunitateak Leitzan euskararen alde lankidetzan aritzeko asmoa azaldu zuten azaroaren 10ean. Hiru erakundeek Bai Euskarari ziurtagiria elkarrekin sustatzeko konpromisoa hartu zuten. Hiru urte igaro dira Leitzan Bai Euskarari Akordioa abian jarri zenetik eta aurten 58 saltoki, enpresa eta erakundek eskuratu dute Bai Euskarari ziurtagiria. Dena dela, Patxi Saez alkateak gogorarazi zuenez, «ezin dugu orain atzera egin, euskararen presentzia handitzeko aurrerapausoak ematen jarraitzea ezinbestekoa da».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun