Emakumeek urteroko afaria egin zuten elkartean

Laetitia eta Sandrine 2006ko aza. 13a, 12:56

Urriaren azkeneko larunbatean ordu aldaketa aprobetxatuz ohitura bihurtutako emakumeon afaria elkartean izan zen. Aurten giro ezin hobean pasa zuten bertan elkartutako 27 lagunek, izan ere akordeoia eta guzti joan zen Mª Dolores Ansa. Beranduago musari ekin zioten betiko moduan, Juanita eta Mª Angeles gelditu ziren lehenak eta Aurora eta Mª Jesus bigarrenak.

Gaztain jatea Kontzejun

Kontzeju tabernan elkartu ziren 40 lagun inguru, bakailu tortilla eta gaztain erreak jatera, sagardo upela aurrean zutela eztarriak bustitzeko. Emaitz eta Enkarnik prestatutako tortillen ondotik Anttoniok danbolinean erretako gaztain bikainak jan zituzten.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun