Saneamendu lanak egiten hasia da Pagozelai enpresa

Juana Mari SAIZAR 2006ko azaroaren 13a

Elektrizidade eta telefono sarea lur azpitik sartuz

Duela 20 urte saneamentuko obrak egin ziren eta orain sare hori eta uraren hornikuntza hobetzeko lanak hasi dira. Elektrizidade eta telefonoaren sareak lur azpitik joango dira. Obra hau Pagozelai enpresa ari da egiten eta martxo erdiraino luzatuko da. Peuneko zubitik hasi eta Ollenearaino egin behar dituzte hobekuntza hauek eta goiko zatia berriz, beste momentu batean egingo dute. Zola berria jarri behar diete kaleei, galtzada harriekin eta bazterretan kanpora harria ateratzen zaion hormigoi berezi bat. Hau dela eta, kotxeen zirkulazioa eragozten ari dira, baina zulatze lanak nahiko azkar egiten ari direnez, pazientzia pixkabat beharko dugu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun