Guraso elkartea astehonetan bildu da

Utzitako argazkiak 2006ko azaroaren 8a

Elkarteak kide berriak behar dituen arren, ez dute gurasoak animatzea lortzen

Herenegun Guraso elkarteak bilera egin zuen garrantzizko hainbat gai jorratzeko. Lehenik eta behin, aurreko urteko kontuen egoera aztertu zuten, hauek zertan dauden ikusteko. Honetaz gain, duela gutxi institutuko kontseilua egin zenez, bertan jorratutako gaiak ere aztertu zituzten, ikasleen faltena, batik bat. Arau berrien arabera lehenengo bi akats larriekin etxera deituko litzateke eta hirugarrenarekin, etxera bidali. Kurtsoa hasi berri denez, gutxiegi eta aprobatuen inguruan hitz egiteko goizegi zenez, hurrengo kontseilurako utzi zuten gai hau bertaratuek. Ikasleen ateraldiak ere aztertu zituzten. Aste honetan bertan, adibidez, lehenengo DBHkoak Donostira joanen dira, bertako Zientzia museoa ikustera.

Azkenik, Guraso elkartearen egoera bera ere aztertu zuten, hau da, kideen egoera. «Kide berriak behar ditugu eta ez da inor animatzen», dio Rosa Leizak, Guraso elkarteko lehendakarietako batek. Lehengo urtean ere kide berriak behar zituztela esan zuten, baina haien eskaerak ez zuen harrera gehiegi izan gurasoen artean. «Interes gutxi erakusten dute».

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun