Sua erabat itzaltzeko papera edukiontzi berezietara eraman dute

Utzitako argazkiak 2006ko azaroaren 8a

TTIPI TTAPA

Zuzendaritza atzo bildu zen lehenengoz egoera aztertzeko

Astearte goizaldean hasitako sua, hasi eta ordu gutxi batzuetara kontrolatu zuten arren, oraindik suhiltzaileak itzaltze lanetan dihardute.

Vanpac enpresak kartoi eta paper ondarrekin lan egiteak ez dizkie suhiltzaileei gauzak erraztu, eta papera oso pilatuta dagoenez, hau erabat itzaltzeko beste bide batzuk erabili dituzte. Horretarako, herriko suhiltzaileek esan duen bezala, paperak edukiontzi berezi batzuetara eraman dituzte, hauek erabat itzaltzeko asmoarekin.

Enpresaren egoera berria dela eta, herenegun goiz xamar zenez, zuzendaritza atzo bildu zen lehenengo aldiz egoera aztertzeko asmoarekin. Sua piztu zenetik hiru egun igaro diren arren, oraindik ez dakite zerk eragin zuen eta Guardia Zibila ari da orain ikerketa lanetan.

Zauritutako suhiltzaileari dagokionez, erietxean jarraitzen du, eta bere egoera, ebakuntza egin ondoren, «larria baino egonkorra» da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun