Aurrerak beste 3 puntu irabazi ditu Arkiskilen

Utzitako argazkiak 2006ko aza. 8a, 15:36

Utzitako argazkiak

Partida amaitu ondoren, arratsaldekoa egin zuten leitzarrek eta aranaztarrek giro onean

Igandean Arkiskilen Etxarri Aranatzekoen aurka 3 eta 1 irabazi zuten leitzarrek. Partidari lasai xamar ekin zioten, hasieran erlaxatuta baitzeuden eta aurkariek lehenengo golarekin, aurrea hartu zuten.

Pixkanaka jokoan sartu ziren heinean Antton Gomezek gola sartu bazuen ere, markagailua 2-1ean jarriz, ez zen partida erraza izandu. 3 eta 1ekoa Iker Bengoetxeak sartu zuen. Aurrerako arduradunek esan duten bezala, «joku oso ona ez egin arren, aukera guztiak aprobetxatu genituen. Ongi ibili ginen, defentsa sendoarekin».

Amaitu ondoren arratsaldekoa denek elkarrekin egin zuten. «Beti partidu polita izaten da, haiek inguru honetakoak baitira eta gustora aritzen gara beraien aurka. Oso ongi moldatzen gara»

Partida honekin Aurrerak beste 3 puntu irabazi ditu.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun