Arano mendia landatuko da, Juan Donosti eta Oraune bitartean

Kontxi KLABER 2006ko aza. 6a, 13:46

Aranoko udalak hogei eta hamar hektarea landatzeko erabakia hartu du, bertako zuhaitzekin (pago, haritz eta abar). Nafarroako Gobernuak egingo luke lan hau, Arano mendiko terrenoa itxi eta landatu.

Juan Donostitik hasi eta Oraune bitarteko lur eremuan landatuko litzateke, bai herri aldera eta baita Suro aldera. Noski, oinez ibili nahi duenarentzat bide xenda dago eta txukunduta jartzea da asmoa. Gainera, bertatik jende dezente ibiltzen da, batzuk kalbarioak egiten eta beste batzuk Arano mendia, “lehen kalbarioa”, igotzen besterik gabe.

Sekulako bistak hartzen dira, bai Hernani eta Donosti aldera baita inguruko mendiak ederki ikusten dira: Aiako Harriak, Bianditz, Urdaburu, Adarra, Mandoegi eta askoz gehiago.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun