Europako Batzordeak 52.195 milioi pezetako isuna ezarri die papergintzan ari diren hamar lantegiei. Horietatik bat Leitzako Sarrio da, eta honi 2.357 milioikoa ordaintzea egokitu zaio. Erabaki hau enpresa hauek prezioen gaineko akordioa eta merkatuaren banaketa finkatu zutelako ezarri dute.