Eguberri egun hauetan herriko umeek hainbat ekitaldiz gozatu dute: hiru bideo emanaldi, Bilbora Eguberrietako Parkera egunpasa, Olentzeroren etorrera, aisialdi egunak begiraleekin jolasten eta, bukatzeko, erregeen opariak.
Okerrak zuzentzen
Maite Plazak eskatu dio Nafarroako Gobernuari Areson lau orduz botikina irekitzeko baimena. Botikina eta guk aipatutako farmazia oso desberdinak dira, nonbait.
Maitane Gereño urteko kirolari onenen artean
2001. urteko kirolari onenei, Euskadiko txapelketan marka onenak jarri dituztenei eta Gipuzkoako selekzioan aukeratu zituztenen artean Maitane Gereño Igarondo klubean ari den igerilari aresoarra omendu zuten Tolosan joan den urte bukaeran. Abraham Olanoren eskutik saria hartu zuen bere markarengatik: 100 metro crowl erara, minutu bat eta hamar segunduko denboran. Zorionak eta segi ahaleginak egiten.