Preferente mailan jokatzen duen Aurrerak sekulan lortu duen garaipenik handiena lortu zuen Zintronikoko Cirbonero taldearen aurka, 7 eta 1 irabaziz. Herriko taldearen biziberritzearen seinale da emaitza hau. Liga hasera kaxkar baten ondotik –zortzigarren partidura arte ez zuten punturik lortu– pixkanaka zulotik ateratzen ari dira.