Orain arte hilean behin edo bi hiletik behin tramita zitekeen NANa edo karneta udaletxean. Baina orain zailago jarri nahi digute eta jakin arazi dutenez, eskaera gutxi omen dagoenez eta «garestiegia» ateratzen zaielako, 100 lagunek udaletxeko idazkaritzan eskatu arte ez dira herrira etorriko.