Iñurrieta industrialdea, zubia eta Olaberriko rotondako lanak hastear

Mikel ILLARREGI 2006ko aza. 2a, 14:50
Abenduaren 15ean hasi beharrak ziren Iñurrieta industrialdeko lanak eta hamar hilabeteko epea izanen dute lanak bukatzeko. TTIPI TTAPA

Industrialdea Pagozelai enpresak eginen du 375 milioi pezetatan

Suedin,S.L. enpresak industrialdeko urbanizazio proiektua eta Olaberriko rotonda eraikitzeko proiektua eginak ditu. Lehenengoaren aurrekontua 402.918.560 pezetakoa da. Honetaz gain, lurren erosketa eta zuzendaritza lanen gastuak gehitu behar dira. Lurrak eskuratzeko bi aukera eman dizkie Udalak oraingo lur jabeei: metro koadroko 1.500 pezetako ordaina ala lur trukaketa. Industria Departamentuak 82.890.141 pezetako dirulaguntza onartu du. 54.527 metroko eremuan, 31.450 metro dira partzeletan. Hemen Pagozelai enpresak aurkeztu du aurrekonturik bideragarriena, hain zuzen 375.640.973 pezetakoa eta berari eman zaio. Abenduaren 15ean hasi eta hamar hilabetetan bukatu behar dira. Olaberriko zubia ere, Suedin S.L. enpresak hartu du bere gain. Honetarako Toki Administrazioak 17,5 milioiko dirulaguntza bideratu du.

Azkenik, rotondaren lanak 46 milioiko aurrekontua du. Orain Herrilan Departamentuari lanak nork garatuko dituen zehaztea falta zaio. Dena den, hau 2002. urtean eginen da eta Nafarroako Gobernuak hartu du bere gain gastu guztia.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun