Abenduaren 8an, Guraso Elkarteak antolatuta Neguko Festa ospatu zen. Kalejirak hasiera eman zion eta pilota partiduak eta dantza saioak izan ziren herriko umetxoekin. Taloak ere jan zituzten goizez. Bazkaria Pake-Toki elkartean egin zen, Maddalen Lujanbio eta Imanol Lazkano bertsolariekin. Jaionek, bere kantu tailerrean prestatutako abestiek ere alaitu zuten bazkalondoa. Arratsaldez, trikitixa txapelketa egin zen. Aurten ez zen herriko bikoterik izan, baina gero erakustaldia eskaini zuten. Txokolatadan bukaera eman zion aurtengoari.