Xalto Egunean, antzerkia eta bertsoak

Esteban AROTZENA 2006ko azaroaren 2a

Bertso zaharretan oinarritutako antzezlanak eskaini zituzten eskolako ikasleek Xaltoren egunean. Esteban AROTZENA

Bertso gaiekin jarraituz, aipa dezagun azaroaren 30ean ederki aski ospatu zutela aurten ere herriko eskolan San Andres eguna, Xaltoren Eguna alegia. Bertso zaharretan oinarritutako hiru antzezlan eskaini zituzten aurrena ikasleek, eta ondoren bertso-paper lehiaketaren irabazleen berri eman zuen Joxema Leitzak, Patxi Etxeberria, Xumar Bakero eta Jon Narbarte izan zirelarik hiru maila ezberdinetako irabazleak. Hernaniko bertso eskolakoen bapateko saioarekin bukatu zen urtero-urtero Andres Narbarte «Xalto»ren oroimenez ospatzen den festa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun