Xalto Sariaren finala larunbat honetan eskolako komedorean

Esteban AROTZENA 2006ko azaroaren 2a

Nafarroa eta Iparraldeko zortzi bertsolari gazte hoberenak izanen dira abenduaren 22an

Larunbat honetan, abenduak 22, arratsaldeko 16:30etatik aurrera eskolako jangelan burutuko den saioa bukatutakoan jakinen da Xalto Sariaren seigarren edizioaren irabazlea. Nafarroa eta Iparraldeko zortzi bertsolari gazte hoberenek kantatuko dute bertan. Goizuetako final haundian partaide izan aurretik lau kanporaketa gogor gaindituak izanen dituzte, ederki entrenatuak etorriko dira beraz. Gure herrian ospatzen den sariketa honen garrantzia adierazteko nahikoa izanen da aurreko bost edizioen irabazleen izenak oroitaraztea: lehenengo biak Estitxu Arozenak eraman zituen, hurrengoa Xabier Silveirak, eta bi azkenekoak Xabier Legarretak eta Amets Arzallusek, hurrenez hurren.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun