Euskara Zerbitzuaren bertso afariak 70 bertsozale bildu ditu

Kontxi KLABER 2006ko azaroaren 2a

San Roke elkartean giro bikaina izan zen goizaldera arte

Abenduko lehen larunbatean, hilaren 1ean, Euskara Zerbitzuak antolatuta, San Roke Elkartean bertso afaria izan zen. Andoni Egaña eta Maialen Lujanbio ziran iragarritako bertsolariak bainan azken orduan Maialen gaixo zegoela eta Loidisaletxe inguratu zen.

70 bat lagun elkartu ziren afaltzeko eta gero beste hainbat bertsozale inguratu ziren bertsoak entzutera. Oso giro polita sortu zen bertan eta goizaldera arte bertsoak izen genituen, hortik aurrera jarraitu nahi zuenarentzat taberna ireki zen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun