Abel Barriola eta Oinatz Bengoetxea pilotariek, hasiera bikaina eman diote aurtego lauterdiko Txapelketari. Abelek Peñagarikano eta Asier Olaizola goizuetarrari irabazi die hurrenez-hurren. Bengoetxeak berriz, Capellan eta Eugi kanporatu ditu. Asteburu honetan jokatzekoak zituzten final laurdenetako norgehiagokak, Patxi Ruiz eta Titinen kontra. Ea aurrera segitzerik izan duten!