Aurtengoan ere gure inguruetako lurra eskuzabala izan da. Batzuek arrazoia eguraldian dagoela esaten dute, beste batzuek berriz zorte kontua dela aipatzen dute, baina garbi dagoena da leitzaldean onddo asko biltzeko aukera egon dela.
Leitzar asko eta asko izan dira izugarrizko kilo mordoa biltzeko zortea eduki dutenak. Herritarrez gain ere, eduki ditugu bisitariak ama lurrak eskaintzen dituen altxor bitxi horiek berenganatzen.
Adituek esan digutenaren arabera, oraindik ere ba omen dago aukera zehozer biltzeko, baina ez da luzerako izango. Beraz badakizue, orainarte onddorik biltzeko aukerarik izan ez duzuenak bizkor ibil zaitezte. Beste guztiei berriz, on egin!