Urriaren 14ean larunbata, “Maxurrenea Herrintzat” plataformak antolatuta manifestaldia burutu zen. Hilabete batzuetako geldialdiaren ostean, irailaren 29ko osoko bilkuran Larrain Herri plataformak hala iragarrita, berriro ere “Maxurrenea Herrintzat” plataforma ekintzak burutzen hasiko zela plazaratu zen. Talde honen helburu garrantzitsuenetako bat, askoren artean, egun Guardia Zibila bizi den etxe handi hori bestelako ekimen batzuetarako erabiltzea da. Lehen pausua emana du, orain ikusi egin beharko da etorkizunean zer nolako ekintzak antolatzen dituzten.