Udazkena etortzearekin batera ikasturte berriari hasiera ematen zaio. Etxeko txikiak eskolara itzultzen dira eta gurasoak berriz, beren eguneroko eginkizunetara bueltatzen dira. Gizarteko bi talde hauei zuzendutako albistea aipatuz, Erleta Eskolako “Denok Bat” Guraso Elkarteak antolatuta, abian dira 2006-2007 ikasturteko eskolaz kanpoko ikastaroak.
Ikastaro gehienek urritik Aste Santua bitarteko iraupena izango dute, nahiz eta maiatza bitarteko ikastaro batzu ere izango diren. Lehen esan bezala, ikastaroak guraso eta haurrentzako bideratuak egongo dira. Haurren kasuan: haur dantzak, euskal dantzak, pilota, futbola, igeriketa, ludoteka… bezalako aktibitateak egiteko aukera egonen da. Gurasoek berriz, informatikarekin lotutako ikastaroak burutzeko parada edukiko dute.