Larunbat honetan ospatuko du Gaztetxeak bere 15. urteurrena

Esteban AROTZENA 2006ko urriaren 27a

Hamargarrenarekin egin zuten bezalaxe, hamabosgarren urteurrena handitasunez ospatuko dute Gaztetxekoek hurrengo larunbatean, azaroak 4.

Askorentzat ekitaldirik garrantzitsuena arratseko 23:30ean Eraso eta Pin Pan Pun taldeek eskainiko duten kontzertua izanen da, baina egun osoko egitarauak badu ukittu berezirik, inolako dudarik gabe. Gaztetxeko gaur egungo «gidariei» atzera begiratzeko momentu ona dela iruditu zaie urteurren hau, eta horrexegatik, Gazte Asanbladako kide ohi, eta nola ez, oraindik kide diren guziei, 14:00etan elkartzeko deia luzatu diete, guztiak argaki batean elkartu daitezen. Elkartasun horrek Umore Onan izanen du jarraipena, hantxe antolatu baitute guztiontzat bazkaria. 17:30ean partxis erraldoia eginen da, eta 20:30etik aurrera, giiro ederrekoa izanen dela aurreikusten den poteoa. Goian aipatutako kontzertuarekin bukatuko da 15. urteurreneko festa programatua. Handik aurrera bakoitzak berea antolatuko du, gehienek gosariarekin lotu arte, seguru aski.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun