Aurrera Dantza Taldea oporretara

Joseba URKIOLA 2006ko urriaren 20a

Aurrera Dantza Taldea, urriaren 12an Lekunberrin Pilarika egunez bertako jaiei dagokien ekitaldian parte hartu ondoren oporretara joango da. Aurtengo urtea beste urteekin alderatuaz, Aurrera Dantza Taldeko partaideek urte berezi eta gogoangarria izan dute. Urtero moduan San Tiburtzio eguneko ezpatadantza sonatua eta pesta bigarreneko arratsaldea alaitzeaz gain, bestelako leku batzuetara joateko aukera izan baitute. Horien artean, orain hilabete eskas Txekia herrialdera egindako bidaia litzateke aipagarriena.

Dena den hilabete askotako lanaldi gogorraren ostean, orain merezitako opor batzu hartzeko garaia iritsi zaie. Dantza Taldeko arduradunetako batek esan digunaren arabera, Gabon jaien ondoren hasiko dira berriro ere hurrengo pestetako eta bestelako jardunaldietarako saioak prestatzen.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun