Aurtengo ehiza postuen enkanteari dagokionez oso ongi joan da.Jende asko bildu zen baita jende berria ere eta diru aldetik birigarro ehiza postu batek 3836 euro egin ditu. uso postuak berriz 2423 euro gehien egin dituenak, eta Udalak denetara 34.000 euro bildu ditu, iaz baino 1.00 euro gehiago. Herritarrak Peña, Perratokieta, Museo eta Gañarben aritzen dira ehizan: guztira 35 postu daude eta zerrendari jarraituz denak mugitzen dira.